2023-02-08

ERATOSTHENES EXPERIMENT

Eratostenesen munduko mapa
Eratostenes Zirenekoa, (K. a. 276  - K. a. 195 ]) matematikari, geografo, kirolari, poeta eta astronomo greziarra zen. Aurkikuntza ugari egin zituen, hala nola, latitude eta longitude sistema. Lehen greziarra izan zen Lurraren zirkunferentzia kalkulatzen ,zehaztasun harrigarriz , baita ardatzaren makurdura ere. Agian, Lurraren eta Ilargiaren arteko distantzia ere kalkulatu zuen eta bisurtea (urte bisustua ) asmatu. Mundu mapa ere eratu zuen, garaiko ezagutza geografikoaren arabera. Kronologia zientifikoaren sortzailea izan zen, gertakari literario eta politikoen datak finkatuz, Troiaren konkista egunetik hasiz.


Hurrengo bideoan Carl Sagan-ek Eratostenesen pertsonaia eta bere esperimentua azaltzen digu  :



 

ESPERIMENTOAREN WEB OFIZIALA



Ama Guadalupekoa Ikastetxean 4. DBHko ikasleek , zehaztasun deigarriarekin,  Lurra planetaren erradioa neurtuko dute. Horretarako Eratostenes-en metodoari zintzo jarraituko diote: Irailaren 22ko eguerdian , gure patioan , eguraldiak lagunduta , makil batek egiten duen itzala neurtuko dute, ondoko figuran dagoen    angeluari balioa emateko .




NEURKETARAKO PROZEDURA:
  1. Ikasturteko ikasle guztiak , hirunaka banatuta , Lurra planetaren erradioa neurtzeko , Eratostenesen metodoa hausnartu behar dute.
  2. Neurketa zer momentuak egingo den adostu behar dute.
  3. Materiala : Talde bakoitzak makil bat eta zinta metrikoa ekarriko ditu . Makilaren elkartzutasuna zihurtatzeko elementu bat ekarri beharko lukete ( eskuaira , nibela...). Neurriak jasotzeko, irakasleak banatuta, dokumentua izango dute.
  4. Esandako orduaren inguruan talde bakoitzak neurri desberdinak egingo ditu , itzal gutxien emango duen neurriak baliogarria izanik.
  5. Neurri horrekin talde bakoitzak bere angelua kalkulatuko du.
  6. Angelu guztiekin batez besteko angelua kalkulatzen da .
  7. Angelu honekin Lur planetaren erradioa kalkulatzen da.
  8. Talde bakoitzak Ikas-komunitate guztiari gure proiektuaren berri emateko , baliabide digital bat erabiliz, metodo bat proposatuko du .


PROPOSAMEN BATZUK

Koordenadak emanda , bi puntuen arteko distantzia kalkulatzeko Site-a :  http://www.tutiempo.net/p/distancias/calcular_distancias.html

Eguzki eguerdia kalkulatzeko Site-a:
https://www.esrl.noaa.gov/gmd/grad/solcalc/

S eta H neurtu eta gero , angelua kalkulatzen dugu kalkulagailua erabiliz : 















AURREKO IKASTURTEKO EMAITZAK
  • Ikastetxearen koordenadak:
    • LATITUDEA 43.3698.
    • LONGITUDEA -1.794335
  • Eguzki eguerdia Hondarribian: 13:59:45
  • EskolatiK ekuadorrera distantzia :4827.15 Km

Aurreko ikasturteko 17 ikasle taldeek neurtutako angelurako  batez besteko emaitza  43,279º-koa izan da, Lurraren batez besteko erradioa 6379 km-koa izan da ,  Lurraren benetako erradioa 6370 km-koa izanik .   Makilekin eta zinta metrikoekin egindako neurketa baterako zehaztasun harrigarria lortu dute.


El resultado medio obtenido para el ángulo por los 17 grupos de alumnos  del curso anterior ha sido de 43,279ºhabiendo medido un radio de la Tierra  medio de  6379 km , siendo 6370 km el radio real de la Tierra , lo que nos da una precisión sorprendente para una medida realizada con palos y cintas métricas.










No hay comentarios:

Publicar un comentario