Eratostenesen munduko mapa |
Hurrengo bideoan Carl Sagan-ek Eratostenesen pertsonaia eta bere esperimentua azaltzen digu :
ESPERIMENTOAREN WEB OFIZIALA
- Ikasturteko ikasle guztiak , hirunaka banatuta , Lurra planetaren erradioa neurtzeko , Eratostenesen metodoa hausnartu behar dute.
- Neurketa zer momentuak egingo den adostu behar dute.
- Materiala : Talde bakoitzak makil bat eta zinta metrikoa ekarriko ditu . Makilaren elkartzutasuna zihurtatzeko elementu bat ekarri beharko lukete ( eskuaira , nibela...). Neurriak jasotzeko, irakasleak banatuta, dokumentua izango dute.
- Esandako orduaren inguruan talde bakoitzak neurri desberdinak egingo ditu , itzal gutxien emango duen neurriak baliogarria izanik.
- Neurri horrekin talde bakoitzak bere angelua kalkulatuko du.
- Angelu guztiekin batez besteko angelua kalkulatzen da .
- Angelu honekin Lur planetaren erradioa kalkulatzen da.
- Talde bakoitzak Ikas-komunitate guztiari gure proiektuaren berri emateko , baliabide digital bat erabiliz, metodo bat proposatuko du .
PROPOSAMEN BATZUK
Koordenadak emanda , bi puntuen arteko distantzia kalkulatzeko Site-a : http://www.tutiempo.net/p/distancias/calcular_distancias.html
Eguzki eguerdia kalkulatzeko Site-a:
https://www.esrl.noaa.gov/gmd/grad/solcalc/
Eguzki eguerdia kalkulatzeko Site-a:
https://www.esrl.noaa.gov/gmd/grad/solcalc/
S eta H neurtu eta gero , angelua kalkulatzen dugu kalkulagailua erabiliz :
AURREKO IKASTURTEKO EMAITZAK
- Ikastetxearen koordenadak:
- LATITUDEA 43.3698.
- LONGITUDEA -1.794335
- Eguzki eguerdia Hondarribian: 13:59:45
- EskolatiK ekuadorrera distantzia :4827.15 Km
Aurreko ikasturteko 17 ikasle taldeek neurtutako angelurako batez besteko emaitza 43,279º-koa izan da, Lurraren batez besteko erradioa 6379 km-koa izan da , Lurraren benetako erradioa 6370 km-koa izanik . Makilekin eta zinta metrikoekin egindako neurketa baterako zehaztasun harrigarria lortu dute.